Helburuak

Teknikariok-ek hainbat helburu ditu;

  • Hitzarmen kolektibo bat egitea, lanaldia, ordutegia, atsedenaldiak, oporrak eta soldata-taulak arautzeko.
  • Autonomoen kontratuak errealitate bihurtzea.
  • Langileen arteko elkartasuna sustatzea, pertsonal teknikoa saretzeko topaleku bat sortuz, geure artean lehiakide bezala beharrean lankide bezala aritzeko.
  • Lege-aholkularitza gune bat sustatzea, afiliatuen lan-gatazkei buruzko zalantzak eztabaidatu eta argitzeko.
  • Gure sektoreko langileriaren ahalduntzea bultzatuko duen espazio bat sortzea, kolektiboak ematen duen babesa gure eskubideak defendatzeko tresna izan dadin.
  • Sektorean ezarrita dagoen matxismoaren gaitzarekin amaitu nahi dugu.
  • Helburu komunak dituzten elkarte, sindikatu eta plataformekin elkarlanean aritzea.