Gure 2020aren laburpen txiki bat da, irudietan. Oso urte zaila izan da gure lanbidearentzako, horregatik hasi ginen ekainean biltzen eta ordutik sindikatu bat sortzea lortu dugu, kalera atera gara, hedabideetan atera gara, ikusi gaituzte eta ezagutu gaituzte. Solaskide zuzenak gara erakundeetan.
Dagoeneko Kultura Sailarekin, Lan Sailarekin, Aldundiekin, Eudelekin, Kulturaren Euskal Behatokiarekin, RESETekin etab. bildu gara. Beharrezko urrats guztiak ematen jarraituko dugu, kaos honetatik DENOK BATERA IRTETEKO, ANIMO!