Lantaldeak

Teknikariok 5 lantalde ezberdinetan oinarritzen da, beti asanbladarekin koordinatuz; Antolakuntza, Burokrazia, Kanpo-harremanak, Berehalako Ekintzak eta Lan-baldintza&Aholkularitza.

Antolakuntza lantaldea Teknikariok-en barne kudeaketak egiteaz eta sindikatuko afiliazioaren eskaerak eta altak formalizatzeaz arduratzen da.

Gure eginkizunak:

  • Datu-baseak administratzea.
  • Mailing-a kontrolatzea.
  • Deialdiak, aktak eta informazio bidaltzea.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan kontaktu honen bidez:

organizacion@teknikariok.com

Burokrazia lantaldearen helburua sindikatuari buruzko lege eta administrazio eginbeharrak betetzea da.

Gure eginkizunak:

  • Sindikatuaren eraketa eta estatutuak
  • Sindikatuaren beraren lege kontuak ebaztea
  • Diruzaintzaren kontrola

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan kontaktu honen bidez:

burokrazia@teknikariok.com

Kanpo-harremanak lantaldearen helburua sindikatuari buruzko informazioa jasotzea, idaztea, zabaltzea eta jakinaraztea, bai prentsari, telekomunikazio-hedabideei, elkarteei eta sindikatuaren barne-antolamendutik kanpoko beste talde edo erakunde batzuei da.

Gure eginkizunak:

  • Prentsarekin eta telekomunikazio-hedabideekin harremanetan jartzea.
  • Edukiak jasotzea eta sortzea.
  • Norberaren eta prentsako argitalpenetarako bideoa eta irudia editatzea.
  • Informazio-kanpainak sare sozialetan.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan kontaktu honen bidez:

Info@teknikariok.com

Berehalako ekintzak kalean eta leku publikoetan ekintzak asmatzeaz, prestatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da, gure sektorearen prekarizazio sakona ezagutarazteko.

Prentsaurrekoak ematen ditugu gure egoera hain kritikoa salatzeko, bai Covid 19aren egungo krisiagatik, bai gremio honen hasieratik jasaten ari garenagatik.

Elkarretaratzeak antolatzen ditugu kalean, gizarteak gu ikusteko eta erakundeei presioa egiteko, bai lan-eskubideetan bai prestazio ekonomikoetan hobekuntzak lortzeko.

Antzeko beste talde batzuekin biltzen gara, eta mobilizazioak babesten ditugu, langileriaren eskubide falta ikusarazteko.

Lan-baldintzak eta Aholkularitza egunerokoa langileen lan-baldintzak hobetu eta babesteko beharrezko pausuak emateada. Aldi berean, horrek dakartzan aholkularitza arloa garatzen du.

Funtzioen barne:

  • Legezko aholkularitzarekiko harremana eta afiliatuen kontsultak. Legezkotasuna.
  • Erakunde eta enpresekiko harremanak (hitzarmenak, akordioak, itun lotesleak)

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan kontaktu honen bidez: 

c.laborales@teknikariok.com