“Gure egoera, desagerpena. Zuen kudeaketa, antzerki hutsa”

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon. ‘Gure egoera: desagerpena. Zuen kudeaketa: antzerki hutsa’, lelopean gaur egun bizi duten egoera lazgarria salatuko dute.

Alarma egoera ondoren ikuskizunetako eta ekitaldietako langileen egoera gero eta zaurgarriagoa zela ikusita, sektorea Euskadin osatzen duten teknikari ezberdinek Teknikariok izeneko sindikatua sortu zuten, gero eta gehiago baitira sektorean erakunde publikoen aldetik bizitzen ari diren murrizketak.

Hala, guzti hori aditzera emateko helburuarekin, manifestatzera deitu dituzte larunbatean arratsaldeko 17.30tan Abando azunean hasiko dena. Ikusgarria izaten ez bada ere, behintzat zaratatsua izango dela aitortu dute.

Beltzez jantzita joateko deialdia zabaldu dute, desagertzeko egoera larrian dagoen sektoreko langileak direla ezagutzera emateko asmoz. Bertara sektorea osatzen duten langile guztiak deitu dituzte, hala nola, rigger-ak, bideo-egileak, errejidoreak, argiztatzaileak, muntatzaileak, laguntzaileak edota produktoreak.

Manifestazioaren bitartez egiten ari diren ekitaldi eskasen egoera ezagutzera eman nahi dute: behin-behinekotasuna, ezohiko ordutegiak, lanaldi amaigabeak, edonolako osasun segurtasun-neurri eta esparrurik gabeak, lanaldi artean atsedenik gabe, lana eta familia uztartzeko dituzten zailtasunak, hau da, erabateko prekarietatea.

Era berean, erakunde publikoei negoziazio-mahaia sortzeko egin zieten proposamenaren erantzunen zain daude. Izan ere, sektoreak hitzarmen kolektibo baten alde egin nahi du apustu, enpresa kontratatzaileekin erabili ahalko luketena.

UNAI SARRIUGARTE – EL CORREO

2020ko abuztuaren 22an, larunbata.

https://www.elcorreo.com/zurekin/ikuskizun-ekitaldietako-teknikariek-20200822011156-nt.html